Atarizar kalea oinezkoentzat da orain
Ategorrietako Atarizar kalea oinezkoentzako kale bihurtu dute, “inguruan bizi diren eragile guztientzat espazio seguruagoa” izan dadin, udalak azaldu duenez. 1. eta 22. zenbakien arteko zatia egin dute oinezkoentzat, hainbat hezkuntza, bizitegi eta osasun ekipamendu baitaude gune horretan bat egiten dute kale horretan. Oinezkoentzako eta bertako ibilgailuentzako kalea izango da.
Astelehen goizean inauguratu dute Atarizar kale berria, eta, udalaren arabera, “adinekoentzako etxebizitzetako bizilagunek ongietorri beroa egin diete haurrei ikastolako sarreran, globo eta txalo artean, belaunaldien arteko gozamenerako gune berria dela are nabarmenago uzteko”.
“Udaleko Mugikortasun sailak, Eskola Bidea programaren bidez, egitasmo hau bultzatu du, Zurriola Ikastolako,Zuhaizti Ikastolako, Ategorritxo Haurreskolako, Etxegintzaren adinekoentzako apartamentuetako eta Villa Sacramento zahar etxeko 600 ikasleen eta 300 adinekoen segurtasuna bermatzeko”, azaldu du udalak.
Kalea oinezkoentzako egokitzeko, espaloia eta asfaltatua zabaldu dute, mutiloi babesleen ilarak mantendu dituzte, Atarizar kalea Ategorrieta hiribidearekin lotzen duen espaloiaren azken zatia partzialki handitu dute eta kalea kolore biziz margotu dute, agerian uzteko kalea oinezkoentzako dela (ibilgailuak garajeetara joateko sartu ahalko dira). 30.610 euro gastatu ditu udalak esku hartze horretan.