Bihar zabalduko da 57. Behobia-Donostia lasterketaren izen-emate orokorra
Azaroaren 13an egingo da 57. Behobia-Donostia lasterketa, eta izen-emate orokorra bihar zabalduko dute, 12:00etan. Lasterketaren antolatzailea den Fortuna kirol elkarteak jakinarazi duenez, aurtengo ediziotik aurrera parte hartzea 30.000 korrikalaritara mugatuta egongo da. Orain arte, 35.000 pertsonako muga zegoen.
Izen-ematearen lehen fasea, ohiko korrikalariei, dortsal solidarioei eta pakete turistikoei zuzendua, apirilaren 26an itxi zen, 7.027 inskripziorekin.