Gizon bat atxilotu dute bart Amara Berrin, lapurretak egiteagatik
Donostiako Udaltzaingoak 44 urteko gizon bat atxilotu du bart Amara Berrin, auzoan lapurretak egiten saiatzeagatik. Caracasko Errege Konpainia gipuzkoarraren kalean atxilotu dute, eta inguruko hiru autotako leihoak apurtu izana leporatzen diote, lapurtzeko. Era berean, zona horretako saltoki batean lapurtzen saiatu izana ere egozten diote.