Ostegunera arte atzeratu dute Behobia-Donostia lasterketaren izen ematearen irekiera
Behobia-Donostia lasterketa.Oier Arribas Ciria Asteartean zen irekitzekoa 57. Behobia-Donostia lasterketan izena emateko epea, baina Fortuna klub antolatzaileak jakinarazi duenez, ostegunera arte atzeratu dute epearen irekiera. Izan ere, lasterketaren webguneko zerbitzariak arazoak ematen ari zen, eta “prozesuak behar duen bezala funtzionatuko duela ziurtatzeko asmoz“, hilaren 5era arte atzeratu dute.
Aurten, parte hartzea 30.000 korrikalaritara mugatuta egongo da, eta horrela izango da aurrerantzean. Orain arte, 35.000 pertsonako muga zegoen. Izen ematearen lehenengo fasea, ohiko korrikalarientzako, dortsal solidarioentzako eta pakete turistikoentzako dena, apirilaren 26an itxi zen, 7.027 inskripziorekin.
