Firestone lantegia botatzen hasi dira
Iritsi da eguna. Añorga Txikiko Firestone lantegi berreskuratua eraisten hasi dira makinak. Eremu horretan Añorga Geltokia hirigintza proiektua garatu nahi du Donostiako Udalak. Zehazki, 248 etxebizitza eraiki nahi dituzte Añorga Txikiko lursail horretan, eta bere alboetan. Añorgako eragile eta herritar asko ez daude ados proiektu horrekin, eta hainbat mobilizazio egin dituzte azken hilabetetan.
Poliziak 2021eko irailaren 28an hustu zuen lantegia, eta eraikina bota aurreko lanak abiatu zituzten. 00:00ak aldean azaldu ziren poliziak, han zeuden hiru bizilagunak identifikatu eta gauzak jasotzen utzi zieten.