Hiriko obren aurrekontuak igoko ditu udalak aurrera eraman ahal izateko
Donostiako Udalak esku artean dituen obren lizitazioen prezioa %20 igoko du, horiek aurrera eraman ahal izateko. Eneko Goia alkateak asteartean adierazi zuen energiaren krisiak eta Ukrainako gerrak eragindako lehengaien garestitzeak eraikuntza enpresen gastuak handitu dituela. Astiñeneko zubi berriak pilaturiko azken atzerapena arrazoi horrengatik izan dela esan du udalak.
Horiek horrela, udalak lehiaketa bidez adjudikatuko dituen obra guztien aurrekontuak handituko ditu. Adibidez, Jolastokietako igogailuaren obra aurrekontua %22 igo ostean adjudikatuko dute, Diario Vasco egunkariak argitaratu duenez. Lizitazio prezioak igotzeak obraren bat egin gabe utz dezakeela dio udalak.