Jendea behar da azken Mintzodromo saioan bidelagun gisa aritzeko
Ikasturte honetako Mintzodromoaren azken saioa maiatzaren 11n egingo dute. Maiatzaren 11n egingo dute ikasturteko azken Mintzodromoa. San Telmo Museoan izango da, hiru txandatan: lehenengoa 10:00etan, bigarrena 11:00etan eta hirugarrena 17:00etan.
Bagera elkarteak jakinarazi du jendea behar dutela azken Mintzodromorako, laguntzaile, dinamizatzaile edo bidelagun gisa aritzeko. Animatuz gero, 943005074 telefonora deitu edo mezu bat bidal daiteke mintzalaguna@bagera.eus helbide elektronikora edo 688820195 zenbakira.


