Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak lokal berria du
Ikatz kalean dago Parte Zaharrean Bizi auzo elkartearen lokal berria. (Argazkia: Beñat Parra) Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak Ikatz kaleko 2. zenbakian izango du egoitza aurrerantzean, elkarteak berak jakinarazi duenez. Gainera, auzoko herritarrek euren kezkak, kexak, iradokizunak edo dena delakoak helarazi ahal izateko zein informazioa jasotzeko ordutegi batzuk ezarri dituzte: asteartero 19:00etatik 20:00etara han izango dira, eta ostegunero 18:00etatik 19:00etara.


