Larunbatean abortuaren kontrako manifestazioari aurre egiteko protesta antolatu dute Amaran
2022ko apirilaren 2an tentsio uneak izan ziren Askabide klinikaren aurrean, abortuaren aurkakoen eta feministen artean. (Argazkia: Nerea Lizarralde) Larunbatean maiatzak 7, mugimendu antiabortistak berriro ere Amarako Askabide klinikara prozesioa antolatu duela eta, aurre egiteko deia zabaldu dute.
Mugimendu feministak kartel ezberdinen bitartez iragarri du deialdia, 18:30ean Amarako Easo Plazan. Rezar no es delito elkarte ultraktolikoak 19:30ean deitu du “prozesioa” eta, beraz, ordubete lehenago da deialdia.
Zabaldu dituzten mezuen artean “oraingoan ez direla pasako” azpimarratu dute.



