Itaiak larunbateko sexu erasoa salatzeko elkarretaratzea egin du
Mugimendu feministak eta Donostiako Udalak bi elkarretaratze antolatu dituzte gaurko.
Larunbatetik iganderako gauean, 20 urteko gizon batek sexu erasoa egin zion emakume bati Grosen, etxera bidean zihoala.
Erasoa salatzeko protesta bat egin du Itaiak astelehen arratsaldean, bulebarreko kiosko aurrean. Besteak beste, indarkeria matxistari aurre egiteko beharra “gero eta nabarmenagoa dela” adierazi du Itaiak, eta horretarako, beharrezkotzat jo du langile antolakuntza.
Gaur arratsaldean, Groseko Asanblada Feministak deituta, elkarretaratzea egingo dute Katalunia plazan 19:30ean.
Donostiako Udalak ere gaitzetsi du erasoa, eta adierazpena egiteaz gain elkarretaratzea antolatu du gaur eguerdian 12:00etan udaletxe parean.