Eta bat-batean... izurde talde bat
Katamaranak Donostiatik Pasaiarako bidea egiten du, Ulia eta Jaizkibel mendien itsaslabarrak gertutik ikusteko aukera aproposa da. Joan den igandean ontzia hartu zutenek, ordea, ez zuten espero izurde talde bat agertzea uretan.
Ulia eta Pasaia inguruan zirenean ikusi zituzten, saltoka eta ontzitik oso gertu: “Bat-batean agertu ziren. Hogei edo gehiago baziren”, azaldu dio IRUTXULOKO HITZAri ontzian zegoen pertsona batek. Twiterren zabaldu zituen ontzitik ikusitako irudi ederrak.
