Izurde bat hilik agertu da Maria Kristina zubitik gertu
Eguzki Erakunde Ekologistak jakinarazi duenez, gaur goizean izurde bat hilik agertu da Maria Kristina zubitik gertu. Pasa den larunbatean Zurriolako hondartzan agertu zen animalia bera izan daitekeela uste du Eguzkik. Hainbat lagunek itsasora eraman zuten aipaturiko izurdea.
