Loren Iturrizari omenaldi hunkigarria egin diote Bidebietako jaietan
Bidebietako Txanpontxo jaiak ostegunean hasi ziren, bi urteko etenaldiaren ostean, giro ezin hobean. Txanpontxo Guardaplata bidetik jaistearekin batera, jai giroan murgildu zen auzoa, eta hala jarraituko du astelehenera arte. Festaz harago, ordea, omenaldi bat egiteko tartea ere hartu zuten Bidebietakoek, auzoko haurtxokoa sortu zuen Loren Iturriza Arangureni omenaldi hunkigarria egin baitzioten. Joan den urtean hil zen Iturriza, istripu batean, Goizuetan ibaira erori ostean.
“Haurrekin lanean hasi zen lehenengo pertsonetako bat izan zen auzoan, oraindik Haurtxokoak ez zeudenean. Haurrekin lan pila bat egin zuen. Bere lana izateaz gain, nik uste dut bokazioz egiten zuela. Hemengo haurrak asko gogoratzen dira berarekin, eta aurtengo programan bere argazki bat jarri dugu Lorenen historia kontatzen duen idatzi batekin”, adierazi dio txanpontxoetako jai batzordeko Izaskun Cruzek hedabide honi.
Jarraian, omenaldiaren bideoa: