
Mugan donostiarren lehen diskoko azken aurrerapen kantua da Zenbat Zubi, Hainbat Zauri. Oraingoan, artista gonbidatu gisa, IDOIA-rekin lan egin du taldeak. Taldeak aurreratu duenez, bideoan, diskoan hain garrantzitsua izango den kontzeptua aurkezten da.
Bideoa Aitor Erkiziak zuzendu du eta aktore lanetan Harkaitz Ardanaz aritu da.