Bultzadako hainbat zale jipoitu ditu Espainiako Poliziak Vila-realen
Igandean Vila-realera bidaiatu zuten Realeko hainbat zale bortizki jipoitu zituen Espainiako Poliziak partida hasi aurretik. Sarean zabaldu den bideoan ikus daitekeenez, Bultzadako hainbat kide lurrean zirela borraz kolpatu zituen poliziak.
Noticias de Gipuzkoa-k bertan egondako zaleekin hitz egin du, eta emandako bertsioaren arabera, Bultzadako kideak, taberna batean zeuden, haur eta nerabe batzuk barne, hainbat polizia gerturatu zirenean. Giroan tentsioa nabari zela eta, “kikilduak” sentitu ziren zaleak eta poliziengana hurbildu ziren, bidaiaren antolatzaileak zirela azalduz. Orduan, poliziek “popatik hartzera” bidali zituen, modu bortitzean, eta honek azalpenak eskatu ostean, lehen kargak hasi zituzten, besteak beste “euskaldun putak, orain ez duzue horrenbeste potrorik” gisako irainekin.
Casi una veintena de policías apalean a una quincena de realzales que estaban en el suelo. Qué puto asco. pic.twitter.com/5Wod3oqfgc
— Andoni Otxotorena (@andoniotxo_) May 15, 2022
Handik gutxira estadio ondoan beste karga bat egin zuen poliziak. Grabatutako bideoetan ikus daitekeenez, agenteak lurrean dauden zaleei oldartzen zaizkie, armarik gabe, eta hainbat haur korrika ihes egiten ari dira. Eraso horren ondorioz, Realeko hainbat zale izan ziren ospitalean, politraumatismoak, zauriak buruan eta besoren bat apurtuta. Gainera, hiru zale atxilotu zituzten. Zaletuek autobusen itzulera atzeratu behar izan zuten, zaurituetako batzuek oraindik ez baitzuten alta jaso ospitalean.