Dabadabak kudeatuko du Ondarretako taberna, beste bi urtez
Ondarretako hondartzako ekialdeko edaritegi kioskoa Egiako Dabadaba aretoko lantaldeak kudeatuko du beste bi urtez, udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak onartu baitu Guajira Sicodelica S.L. enpresari –Dabadabako arduradunen enpresa da– adjudikatzea establezimendua ustiatzeko kontratua. Bi hondartza denboraldirako adjudikatu diete kontratua: 2022ko ekainaren 1etik irailaren 30era eta 2023ko denbora tarte bererako. Estreinakoz, 2018ko udan kudeatu zuen Dabadabak taberna hori.