Faroltxoa piztuko dute Morlansen
Ostiral arratsaldean hasiko dira auzoko jaiak, Leire plazan. Igandea bitarte sardina jana, kontzertuak eta haurrentzako hainbat jarduera egingo dituzte, besteak beste.
Garai bateko gas farolen itxurako argia piztuko dute Morlansen, hori bihurtu baita auzoko jaien ikurra, 2015. urtetik. Horrela hasiko dituzte jaiak ostiral arratsaldean, 19:00etan. Aurretik, merienda bat eta haurrentzako zirku tailerra egingo dute. Aurten pandemiak azken bi urtean eragindako murrizketak albo batera utzi ahal izan dituzte, eta ohiko hiru eguneko egitaraua prestatu du auzoko jai batzordeak. Larunbatean elkarrekin kozinatuko dute auzoan, eta prestatutako janariarekin herri bazkaria egingo dute. Jolasak, kontzertuak, DJak, kirola… Askotariko jarduerak izango dira aukeran. Igande goizean elkarrekin gosalduko dute, eta eguerdian sagardo dastaketa egingo dute. Jarraian, egitarau osoa:
Morlansko jaiak:
OSTIRALA, 20
17:00 Jaien hasierako merienda.
18:00 Zirku tailerra Xomorro taldearekin.
19:00 Faroltxo piztea Parrandango trikitilariekin.
19:45 HOLI festa, eta erraldoi eta buruhandiak.
20:30 Sardina jana.
22:30 Musika: Alargun Beltzak elektrotxaranga.
23:30 Nemux DJa.
LARUNBATA, 21
10:30 Haur jolasak.
11:30 Txapelketa: 3×3 basket.
12:00 Lagunartean kozinatzen!
14:00 Herri bazkaria.
16:00 Musa eta bingoa.
17:00 Txapelketa: Futboleros pachanga.
18:00 Txokolate jana eta buruhandiak.
19:00 Auzo arteko olinpiadak.
21:00 Afaria: Parrillada.
22:00 Musika: Las Furias, The OhNos, Therror 73.
1:30 Blua DJa eta Buruki Rock in the txozna DJa.
IGANDEA, 22
8:00 Diana.
10:00 Gosaria pijaman.
12:00 Sagardo dastaketa, plaza dantzak eta bertso saioa.
14:30 Bazkari autogestionatua eta makarroi jana gazteentzat.
16:00 Musika: Gabriela Gandara.
16:00 Puzgarriak.
19:00 Festa amaierako txupina.