Hipodromoko tribuna egokituko dute
Donostiako Udalak hipodromoko tribuna egokituko du, Europako Next Generation funtsetatik jasotako diruarekin. Hain zuzen ere, proiektua idazteko kontratazio espedientea onartu du Tokiko Gobernu Batzordeak, 12.500 euroko aurrekontuarekin eta hilabeteko epearekin.
Kontratutako zerbitzuaren xedea dokumentazio teknikoa idazteko egingo den kontrataziorako baldintza teknikoak zehaztea da, Donostiako hipodromoko helmugako tribuna egokitzeko eta irisgarritasuna hobetzeko, zerbitzu edo prestazio hauekin: igogailua, komunak, palkoa eta mugikortasun murriztua duten pertsonentzako eremua.