Tentsio arteriala doan hartzeko gune bat jarri dute Pagolako BM supermerkatuan
Arteria-hipertentsioaren Munduko Eguna da gaur, eta Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialak (COEGI) prebentzio gune bat jarri du Donostian, Pagolako BM supermerkatuaren barruan. Herritarrek doan har dezakete tentsio arteriala, eta informazioa jaso dezakete, bertan dagoen erizainaren eskutik. Helburua arteria-hipertentsioa prebenitzea eta elikadura osasuntsua mantentzearen garrantziaz kontzientziatzea da. Horretarako, ariketa fisikoa eta dieta mediterraneoa egitea gomendatzen dute adituek. Stand informatiboa 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 bitartean egongo da zabalik.
“Hipertentsioak zure bihotza nola doan kontrolatzen du. Bihotza tentsio altuan edo kontrolatu gabe badago, odolbilduak sortzen dira eta horren ondorioak istripu zerebrobaskularrak dira. Odolbilduak burura edo beste gorputz-atal joaten dira, eta hiltzeko arriskua dago. Munduan 14 milioi pertsona hipertentso daude, eta %14 ez da kontziente hipertentsoa dela. Gutxi kontrolatuta dago jendeak askotan beldurra diolako tentsioa kontrolatzeari, baina oso ariketa sinplea da, eta datu zehatza ematen du. Beraz, oso garrantzitsua da, aholku sinple batzuekin kontrolatu daitekeelako”, azpimarratu du Pilar Lekuonak, COEGIko presidenteak.
Dietan fruta eta barazki gehiago jatea ere gomendatu du Lekuonak, eta erretzeak eta alkohola edateak iktusa eragin dezaketela azpimarratu du.