Bi artista donostiarren erakusketa ikusgai Ekain Arte Lanak galerian
Maritxu Intxausti Leizaola eta Olatz Irigarai Alduntzin egile donostiarrek ‘Lorealai’ izeneko erakusketa egin dute Parte Zaharreko Ekain Arte Lanak galerian. Bi artistak urte luzez ibili dira Asian, eta hango kulturaren eragina nabari da euren artelanetan. Arroz paperaren gainean egindako piezak ekarri dituzte Donostiara.