Bidebietako parkeari Lorenzo Iturriza izena jartzeko sinadura bilketa abiatu dute bizilagunek
Lorenzo Iturriza Arangurenek Bidebietako haurtxokoa sortu zuen, eta hori baino lehen ere, lan handia egin zuen haurrekin auzoan. Duela bi urte zendu zen Goizuetan, istripu batean ibaira erori ostean. Auzoan oso pertsona maitatua zen, eta bere heriotzak nahigabea eragin zien bizilagunei. Horregatik, eta hark auzoan egindako lana goraipatzeko asmoz, Bidebietako parkeari bere izena jartzea proposatu dute, eta sinadura bilketa bat jarri dute martxan. Nahi duenak, Txiki eta Aloa tabernetan sinatu dezake egitasmoa.
Esteka honetan Txanpontxo jaietan egin zioten omenaldia ikus dezakezue.