Marrutxipiko lotunea egiteko 180 zuhaitz moztuko dituztela salatu dute
Eguzki Erakunde Ekologistak eta Parkea Bizirik elkarteak jakinarazi dutenez, Marrutxipiko lotunea egiteko Intxaurrondoko Etzieta parkeko 180 zuhaitz moztuko dituzte. “Naturaren eta herritarren ondarearen aurkako beste eraso bat prestatzen ari dira. Dozenaka zuhaitz seinalatu dituzte pintura fosforitoz zenbaki bat margotuz, mozteko”, salatu dute.
“Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Aldundiak Egiarako saihesbidearen sarbide berri bat eraikiko dute, inork eskatu ez duena. Bultzatzaileak eta haien enpresak betikoak dira. Berotze global gehiago, artifizializazio gehiago, natura gutxiago. Arduradunak zuzenean bulego judizialetara eraman beharko lirateke”, gaineratu dute.
Intxaurrondoko bizilagun batek grabatutako hainbat bideorekin egin dute salaketa: