Beteranoen XI. Kontxako Estropada jokatuko dute hilaren 21ean
Gaur goizean Beteranoen XI. Kontxako Estropada aurkeztu dute Donostiako Udaletxean. Larunbatean, hilaren 21ean, jokatuko da Kontxako Badian. Guztira, hamabi traineruk parte hartuko dute –ligako hamaika eta gonbidatu bat–, hiru txandatan banatuta. 16:30etik aurrera izango dira estropadak.
Lehen txandan Sestao eta Mundaka ariko dira lehenik, eta bi minutu beranduago aterako dira ligako talde mistoa eta Ibaialde. Bigarren txandan, berriz, Zumaia eta Bilbao ariko dira, eta bi minutu geroago Pontejos eta Plentzia. Azkenik, hirugarren txandan, Fortuna eta Getxo izango dira ateratzen lehenak, eta bi minuturen ondoren Badok 13 eta Iberia taldeen txanda izango da. Txanda bakoitzaren artean bost minutuko atsedena egongo da.