Larrialditik duintasunera igarotzeko jardunaldiak antolatu ditu Ernaik
Ernai gazte antolakundeak jardunaldiak antolatu ditu ekainaren 16, 17 eta 18an ‘Larrialditik duintasunera’ dinamikaren baitan.
Jardunaldi hauen aurretik, gazteen egoeraren azterketa egiteko, Donostiako gazteen artean galdetegi bat pasa zuten. Hainbat ondorio atera zituen gazte antolakundeak, eta hau izango da ondorio horiek lantzeko bidea.
Ekainaren 16an 18:00etan, Marruman, osasun mentalaren inguruko tailer-hitzaldi bat egingo dute. Ostiralean ekainak 17, aisialdirako eta saretzeko espazio ezberdinak irekiko dituzte, eta larunbatean, ekainak 18, Parte Zaharreko Arrano Elkartean, hiri eredua ikuspegi feministatik landuko dute goizean, eta arratsaldean etxebizitza eta prekarietatea izango dituzte hizpide, turismoarekin