Erraldoien kalejira egin dute Antiguan, giro bikainean
Antiguako erraldoien eguna ospatzen ari dira gaur, eta egun osoko egitaraua prestatu dute. Goizean diana egin dute auzoko txistulariekin, eta eguerdian Donostiako auzoetako erraldoien kalejiraz gozatzeko aukera izan dute. Giroa aparta izan da, haurrek eta helduek, denek gozatu baitute ikuskizun horrekin. Eguerdian bazkaria egin dute Antiguako frontoian, eta arratsaldean haurrentzako tailerrak eta jolasak antolatu dituzte, besteak beste.
Antiguako festetarako erraldoiak egin nahi dituzte, eta dirua lortzeko kamisetak eta poltsak ari dira saltzen. Martxa onean doazela nabarmendu dute antolatzaileek, eta gaurko jaiaren arrakastarekin pozik agertu dira.