Egiako etxebizitza sindikatua aurkeztuko dute ostiralean
Ostiralean, hilak 27, Egiako Etxebizitza Sindikatuaren aurkezpen ekitaldia egingo dute Plaza Haundin. Mahai ingurua, argazki herrikoia eta pintxo musikatuak egongo dira, 19:00etatik aurrera.
Duela urte bete inguru, auzoan bizilagun talde bat etxetik kanporatu nahi zutela eta, Egia 22 taldea sortu zuten hainbat lagunek. Urtean zehar hainbat egitasmo aurrera atera ostean pauso bat emateko beharra ikusten dute sustatzaileak, eta auzoak, zein hiriak bizitako “merkantilizazio prozesua gelditu eta etxebizitza eskubidea guztiontzat” bermatzeko sortu dute etxebizitza sindikatua.
Kezkatuak agertu dira sindikatuko ordezakariak “auzoa espekulatzaileen bazkarako” espazio bihurtu dela eta Egia husten ari dela uste dute: “Gero eta gehiago dira, etxebizitzen prezioak direla eta, auzoa utzi eta beste auzo eta herrietara alde egiten dutenak: urtetik urtera auzoa osatzen dugun herritar gutxiago gaude2.
Egitaraua
Mahai inguruarekin hasiko da arratsaldea. Andoni Egiak ‘Hiria,Auzoak,Etxebizitza eta Klase Borroka’ aurkeztuko du. Ondoren, ‘Auzo/Etxebizitza Sindikalgintza esperientziak’ aurkeztuko dituzte Galdakaoko Etxebizitza Sindikatua eta Elkarlaguntza Sareak, Saretxek eta Donostiako Eskubide Sozialen Bulegoak. Azkenik, ‘Etxebizitza Mugimenduaren aurkako errepresiorik ez’ hitzaldia egingo du Eñaut Alvarez donostiarrak, Bartzelonako Block LLavorsen Etxegabetzearen ondoren auziperatuetako 22 lagunetako bat.
Argazki erraldoia aterako dute ‘Etxebizitza Mugimenduaren aurkako errepresiorik ez’ eta ‘Eñaut eta Block LLavorseko auzipetuak:ZUEK GARA!!’ lelopean. Ostean jatekoa egongo da, musikaz lagunduta.