Udalak harrera egin dio emakumeen Bera Bera eskubaloi taldeari
Donostiako Udalak Super Amara Bera Bera emakumeen eskubaloi taldeari omenaldia egin dio gaur arratsaldean. Ekitaldia Donostiako Udaletxeko udalbatzar aretoan izan da eta, bertan parte hartu dute Donostiako alkate Eneko Goiak eta udal talde guztietako hainbat ordezkarik.
Goiak udalaren izenean oroigarria eman dio taldearen kapitaina den Alba Menendezi, eta Bera Berako familia guztia zoriondu du lorpenagatik.
Honakoa azpimarratu du alkateak: “Zortzigarren liga ekarri duzue hirira. Palmares handia duzue, eta urtero hirira gauza handiak ekartzeko lan handia egiten duzue. Beraz, zorionak eta segi lanean. Ziur naiz hurrengo urtean ere ospatzeko arrazoiak izango ditugula”.