Donostiarrak Mutrikuko XXI. Ikurrina altxatu du
Donostiarra, Mutrikuko Traineru Estropada irabazi ostean. (Argazkia: Donostiarra) Donostiarra Mutrikuko XXI. Traineru Estropadan lehiatu da asteburuan, baita bandera etxera ekarri ere. Hain zuzen ere, 20:24.26ko denbora egin du Donostiako taldeak, eta 11 segundo atera dizkio bigarrenari, Zierbenari. Hirugarren sailkatua Hondarribia izan da, eta Donostiarrak 22 segundo atera dizkio.
Denboraldiaurreko lehenengo proba izan da Mutrikukoa, euskal kostaldeko arraun taldeak nola dauden ikusten hasteko aproposa. Izan ere, liga hilabete barru hasiko da, gutxi gorabehera; uztailaren 2an, Bilbon (Bizkaia).
Bestalde, eskubaloian, Bera Berak beste garaipen batekin itxi du dagoeneko irabazita zuen liga. Hain justu, 27-33 irabazi du Gran Canariaren etxean, beste denboraldi bikain bati amaiera bikaina emanez.
