Euskelec ibilgailu elektrikoen txapelketa, iruditan
Donostiako Erdialdea ibilgailu elektrikoen zirkuitu bihurtu zen atzo. Hain zuzen ere, V. Euskelec ibilgailu elektrikoen txapelketaren azken fasea egin zuten. 30 talde zein ibilgailu ibili ziren Alderdi Ederreko, Bulebarreko eta Hernani kaleko zirkuituan bueltaka. Bosgarren urtez antolatu du Tknika-k, EAEko Lanbide Heziketaren Ikerketa Aplikatuko Zentroak –Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren menpekoa–.
Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleek ibilgailu elektrikoak diseinatzen eta eraikitzen dituzte Euskelec txapelketarako. Motor komun batetik abiatzen dira –motorra, motor kontrolagailua eta bateriak–. Egitasmoaren helburua da ikasleen arteko talde lana sustatzea eta jarduera esperimentala eta sormenezkoa oinarritzea, ibilgailu elektrikoen ezagutza teknikorako elementu pedagogiko gisa.
Hona hemen ibilgailuen argazki bilduma, Irekia atariaren eskutik: