Ekainaren 6tik 15era bitarte datorren ikasturteko Kirol Ekintzetan izen emateko epea zabalduko du udalak
Guztira 22.000 plaza eskainiko dira, hainbat kirol modalitatetako 1.567 ikastarotan banatuta.
Ekainaren 6tik 15era egongo da aukera Kirol Ekintzetan aurre izena emateko epea. Donostia Kirolakek 21.983 plaza eskainiko ditu datorren ikasturteko kanpainan, aurreko ikasturtean baino % 11 gehiago. Edukiera murrizketen bukaera, Altzako Kiroldegi berriko eskaintza eta Casanaoko arte martzialen eskaintza berriak ekarri du eskaintza zabaltzea. Donostia Kirolak azaldutakoaren arabera, 2021/2022 kanpainan 14.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute, aurreko urtean baino % 12 gehiagok.
Jardueren eskaintza
Programa berri honen bidez, adin guztietarako eskaintza duten 80 kirol-modalitate baino gehiago hauta daitezke, bai igerilekuan (igeriketa, uretako mantentze-gimnasia, bizkarreko terapia…), bai aretoan (ziklo-indoor, pilates, GAP, TRX, Cross Training, gimnasia, 65 plus, judoa, hipopresiboak…), bai pistetan (tenisa eta padela), bai aire librean (running, piraguismoa, padel surfa).
Hurrengo ikasturteko Kirol Ekintza nobedade gisa Altza Kiroldegi berrian egongo den eskaintza (indoor zikloa, Gap, zunba latinoa, igeriketa, eta abar) eta baita Casanaon ere arte martzialak eta dantzako eskaintza aipatu ditu udalak: Judo, Borroka Libre Olinpikoa, Brazilian Jiu-Jitsu, Aero Box, Defense Training, Kick Boxing, dantza modernoa, ballet-a danza moderna, ballet, hip-hop, gimnasia akrobatikoa eta beste.
Ikastaroen ohiko eskaintza horrez gain, Donostia Kirolak Kirol Ekintzak Aukeran zerbitzua mantentzen du. Sistema malgua da, eta pertsona bakoitzak bere kirol jarduera planifikatu dezake, instalazioa eta jarduera aukeratuta, eta egin nahi den saio bakoitzaren eguna eta ordua ere. Hileko kuota bat aukera daiteke, edo astero eguneratzen den programazio zabaleko saio solteak erreserbatu. 2021/2022 ikasturtean 7.500 saio baino gehiago erreserbatu dira zerbitzu honen bitartez, zifra hoberena zerbitzu hau martxan jarri zenetik.
Izena emateko prozesua
Zozketa bidez esleituko dira Bentaberri, Bidebieta, Etxadi, Intxaurrondo, Paco Yoldi, Egia, Altza eta Belodromoko jardueretarako dauden plazak. Horretarako, interesdunek aldez aurretik eman beharko dute izena ekainaren 6tik 15era bitartean.
Aldez aurreko izen-ematea donostiakirola.eus webgunearen bidez aurkeztea gomendatzen da, baina Donostia Kirolaren bulegoetan eta Bidebieta, Bentaberri, Egia, Paco Yoldi, Etxadi, Altza eta Intxaurrondoko kiroldegietan ere jasoko dira. Zozketa ekainaren 20an egingo da.
Udaleko gainerako kirol instalazioetarako (Zuhaizti, Manteo, Mons, Pio Baroja, Tenis Ondarreta, Casanao eta Arte Martzialen Aretoa), interesa duten guztiek harremanetan jarri beharko dute klub kudeatzailearekin, bakoitzean antolatzen diren jardueretan izena emateko prozesua kontsultatzeko.
Zerbitzuaren balorazio ona
Donostia Kirolak ikastaro horietan parte hartzen duten pertsonen artean urtero egiten duen inkestak balorazio altua erakusten jarraitzen duela adierazi du udala, 10etik 8ko nota gainditzen duena. Monitoreak, informazioa, izen-emate prozesua (batez ere online) eta kirol guneen garbitasuna dira hobekien baloratutako alderdiak.