Turismo bulego berriak ia 2 milioi euroko aurrekontua izango du
Donostiako Udalak argi berdea eman dio Turismo bulego berriaren proiektuari. Udaletxeko beheko solairua egokituko dute bulegoa han kokatzeko, eta horretarako, AGM Arquitectos enpresak 1.941.879 euroko aurrekontua zehaztu du.
“Halabeharrez, atzeratu egin den proiektua da. Lehenik, pandemiak eragin zuen atzerapena, eta, orain, materialen prezioen igoerak”, azaldu du Eneko Goia alkateak. Gaineratu duenez, uda pasa arte ez dituzte lanak adjudikatuko, eta obra egiteko urte eta erdiko epea aurreikusten du udalak.