Metroko lanen zarata salatu du EH Bilduk
Donostiako EH Bilduk salatu duenez, gaur gauean zarata handia izan da metroko lanetan. ETS-ren arabera 19:00etatik 23:00etara da lan egiteko sasoia, baina bideoan ikusten denez, goizeko ordu batean zarata handia zegoen Easo kalean.
? Easo kalea, gaur, 1:40.
— EHBildu Donostia (@HiriBizia) June 1, 2022
Beste salaketa bat, gau partean metro-pasantearen obrek sortzen duten zaratagatik.
Jende asko nekatuta dago UTEak ordutegiak betetzen ez dituelako, lo egiten uzten ez dietelako eta Udal Gobernuak eta @ETS_RFV.k ez dietelako kasurik egiten. pic.twitter.com/79GnESUk9a
Garbiñe Alkiza koalizioko zinegotziak salaketa egin zuen udaleko plenoan joan den astean. Alkizaren ustez: “Donostiako Udalaren ardura da bere herritarren eskubideak eta bizi baldintzak eta loa errespetatzea eta bete araztea”. Alkizak salatu zuenez “pilota beste aldera botatzea erraza da” eta udalari egotzi zion beti berdina egiten duela metroko lanekin: “Berdin du zuloa izan, ura izan, zaratak izan”. Udaltzaingoak bizilagunen salaketei kasurik egiten ez ziela salatu zuen ere.
EH Bilduren ustez “jende asko nekatuta dago UTEak ordutegiak betetzen ez dituelako, lo egiten uzten ez dietelako eta Udal Gobernuak eta ETS-k kasurik egiten ez dietelako”.