Ane Esnal donostiarrak Ibaeta Basketen jarraituko du
Ibaeta Basketek jakinarazi duenez, Ane Esnal jokalari donostiarrak Donostiako taldean jarraituko du datorren denboraldian. “Bere indarra eta borrokarekin beti dago prest taldeari laguntzeko”, adierazi du klubak. 21 urteko gaztea oso lagungarria izan da aurten.
Azu Muguruzak gidaturiko proiektuak dagoeneko sei jokalari ditu lotuta. Esnal bera, berriki fitxatu duten Natalia Rodriguez, eta Ibaeta Basketen jarraituko duten Maria España, Yurena Diaz, Joy Adams eta Mariam Coulibaly. Aldiz, Lauren Cox estatubatuarrak ez du Donostian jarraituko.