Bizkaia pasealekuko espaloiaren zati bat berritzen ari dira
Maiatzaren 19an hasi ziren Bizkaia pasealekuko espaloiaren zati bat berritzeko lanak. Torcuato Luca de Tena eta Parke kaleen arteko espaloia da aldatzen ari direna, eraikinen eta zuhaitzen artean dagoena. Espaloiaren baldosa hidraulikoa zaharkitua eta zartatua zegoen.
Espaloia zeharo kenduko dute, lurra egonkortu eta hormigoiarekin berdintzeko. Ondoren, baldosa hexagonalak jarriko dituzte, hiriko beste espaloietan daudenak. Era berean, lanak aprobetxatuko dituzte argiteriaren kanalizazioa berritzeko. Udalak ekaina bukaerarako aurreikusten du lanak amaitzea, eta aurrekontua 73.421 eurokoa da (BEZa barne).