"Brava errazio bat" kaleratu du Brava DJak
Bere lehen EPa kaleratu du Donostiako Brava DJak. Orain arte DJ lanetan, hainbat mixtape eta nahasketa kaleratu ditu soundclound plataforman. Orain, ordea, bere kanta eta letra propioak kaleratu ditu Una de brava! lan laburrean.
Zein estilo duen? Definitzeko ezinezkoa, itxura guztien arabera. Elektronika dantzagarri bat da, eta festa testuinguruan ezin hobeto funtzionatuko du. Baina bere altxorra letrak dira. Zaila izango da entzulearentzat barrerik ez egitea bere letra surrealista eta dibertigarriekin.
Makrojaialdiak, ravean koronabirusa harrapatzea, festara ateratzeko prestaketa lanak eta egun bat ondo hasteko modua. Lau kanta besterik ez dituen arren, lan dibertigarri honek udako gaualdi bat baino gehiago alaituko du, ziur.
Joan den urtean, IRUTXULOKO HITZA-k elkarrizketa egin zion Brava ezizenaren atzean dagoen Sara Alonsori.