Hiriko bost parketan 35 piknik mahai jarri eta berritu dituzte
Piknik mahai berri batzuk. (Argazkia: Donostiako Udala) Donostiako Udalak piknik mahaiak jarri eta berritu ditu Amaiur, Puio eta Arrobitxulo parkeetan, Uliako askaldegian eta Txomiñeneko ibai parkean. Mahai berriak 35 dira. Pinu egurrarekin egin dituzte eta ingurumenarekiko jasangarriak direla nabarmendu du Hiri Mantentze Lanetako zinegotzi Miguel Angel Diezek. Udalak 18.000 euro bideratu ditu aipaturiko mahaiak jarri eta berritzeko.


