Fruta edan
Grafitia espazio publikoetan edo pribatuetan modu ilegalean zein legalean idatzitako edo marraztutako mezua edo marrazkia da. Modu asko daude «kaleko arte» hau izendatzeko (horma irudi, margoketa, pintaketa, …) eta gure hiriko pasaia linguistikoaren parte ere bada.
Euskal Herriko gatazka politikoarekin lotutakoak eta Euskaraldian zein Euskararen Nazioarteko Egunean egiten diren horma irudi edo margoketak salbu, tamalez, ez da oso ohikoa euskarazko mezuak irakurtzea kaleko arte espresio honetan. Baina, Donostiako kaleetan bada norbait euskaratik bere adierazpen artistikoa erakustarazi nahi izan diguna. Hona hemen Donostiako kaleetan topatu dugun grafitia: «Fruta edan».
Arte diziplina honetan adierazi ditzagun ere, marrazki artistikoak, poemak… irainak, gorroto-mezuak… euskaraz. Bageralako nor!