Herrerako irratia
Aurten, Herrera ikastetxearen 70. urteurrena ospatzen da. 40ko hamarkadan ikastetxea eraiki zuten Romualdo de Toledo izenarekin. Eskolak bazuen ere bere abestia edo himnoa. Guk euskaratu eta abestia grabatu egin dugu.
Irratian egunero jarriko dugu, abesti polita eta alaia delako. Eta eskolak aurten egindako proiektu handi eta politena izan da Txingurri irratia sortzea. Baina, nondik dator Txingurri irratiaren izena?
Txingurri Herrerako erreka nagusiaren izena da. Askok ez dakite erreka honen ibilbidea zein den, etxebizitzen eta errepideen artean ezkutatuta baitago, gure eskola bezala. Orain, gure eskolako ikasleen lanari esker, izena berreskuratu eta Herrerako irratirik bereziena sortu dugu, denon gozamenerako.
Gainera, interesgarria iruditu zaigu gure irratia txingurriekin lotzea. Hauek, urte osoa lan eta lan pasatzen baitute janari bilketan eta guk lanketaren ostean emaitza aurkeztea horrelako plazer gisa ulertu baitezakegu.
Irratiaren logotipoa diseinatzeko aukera emango diegu ikasleei. Lehiaketa bat egingo da, eta tailerretan egin. Gainera lehenengo irratsaioan irratiari jarri diogun izenaren lanketa egingo dugu, beraz, zuek adi egon.
Gure ikastetxeak 2020-2021 ikasturtean, Eleaniztasun proiektua aurkeztu zuen. Proiektu honen barruan, gure hizkuntza proiektua eguneratu, ahozkotasuna lantzeko burutzen ditugun jarduerak berrikusi eta berriak gehitu genituen.
Irrati tailerra horietako jarduera nagusienetako bat da. Irratsaioa tresna garrantzitsua da, eskolan egiten diren ahozkotasun, irakurketa eta ulermen jarduerak modu integral batean lantzeko. Irratiaren helburu nagusiak hauek dira:
Eskolako hiru hizkuntzen ahozkotasuna hobetzeko egoerak sortzea.
Euskararen erabileran motibatzeko jarduerak aurrera eramatea.
Irratsaioaren emankizuna, astearteetan egiten da 14:30ean.
Ikastetxe osoak, HH2 urteko gelakoek ezik, eta hauek nahi badute ere bai, SITEan sartu eta emankizuna entzuteko aukera dute. DK irratiarekin harremanetan jarri gara, eta eskatu diegu beraien irratian lekutxoren bat egiteko, gure saioa emititzeko.
Gure saioak entzun nahi badituzue, irratia piztu edo gure eskolako webgunean egin dezakezue.
Asko gustatzea espero dugu!