Paula Arcos golegilea fitxatu du Bera Berak
Zeresana ematen ari den jokalari gazte bat kontratatu du Bera Berak datorren denboraldirako: Paula Arcos. Lehen lerroko edozein tokitan joka dezake, eta horrek Donostiako eskubaloi taldearen ezaugarriekin bat egiten duela adierazi du klubak. Tati Garmendia kirol zuzendariak Alacanteko golegilearekin abiadura eta erasoan zein defentsan egiten duen ekarpena nabarmendu ditu.
2001eko abenduan jaio zen Petrer herrian (Alacant), eta bosgarren denboraldia egin du Emakumezkoen Ohorezko Mailan. Hiru denboralditan aritu zen Elxekin, 2017-2018tik 2019-2020ra, guztira ligako 55 partida eta kopako hamar jokatu zituelarik. Atletico Guardesekin, berriz, bi denboraldi egin ditu: ligako 46 partida, kopako hanar eta Europako zortzi jokatu ditu.
Batez ere, aurten egin duen denboraldia da esanguratsuena. Ligako 26 partida, kopako bost eta Europako lau jokatu ditu. Guztira, 114 gol egin ditu ligan, 26 kopan eta 21 Europa ligan. Hau da, 20 urterekin, ligako 100 partida jokatzea gain, Europan esperientzia badu. Gainera, 2021eko Tokioko Olinpiar Jokoetan eta Espainiako Munduko Txapelketan parte hartu zuen.