Egiako Subizi gauerako entseguak antolatu dituzte
Hilaren 23an, San Joan bezperan, Subizi gaua egingo dute Egian. Abeslari, irrintzilari, suziri emaile, dantzari eta abarrek dute parte hartzeko aukera izango dute. Hori bai, izena ematen dutenek bi edo hiru entseguetara joateko konpromisoa hartu beharko dutela ohartarazi dute antolatzaileek. Oraindik zabalik dago izena emateko epea.
Dantza saioari dagokionez, Xabi Solanoren Erre zenituzten sorginak abestiaren koreografia egingo dute, eta nahi izanez gero, Alpargata pieza ere dantzatuko dute. Entseguak Ametzagaña kaleko Aitor ikastolan izango dira; gaur, 18:00etan, hilaren 8an 19:00etan, 13an 18:00etan eta 15ean 19:00etan. Dantzarien saio orokorra, berriz, hilaren 22an egingo dute 19:00etan, Plaza Haundin.
Abeslarientzako bi entsegu egingo dituzte Aitzarten, hilaren 13an 19:00etan eta 20an 19:00etan. Adarra jo eta irrintzietarako tartea ere izango da, baina ez dute entsegurik beharko.
Ekitaldi guztiak 14 urtetik gorakoentzat dira, hortik beherakoek auzoko eskola eta ikastolaren bidez izango dute parte hartzeko aukera.