Gizon bat atxilotu dute Donostian, bere bikotekidea jotzeagatik
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 34 urteko gizon bat atxilotu zuen igandean Donostian, bere bikotekidea erasotzea leporatuta.
Segurtasun Sailaren arabera, 23:00ak aldera, zerbitzuz kanpo zegoen udaltzain batek ikusi zuen gizon bat gogor eztabaidatzen ari zela emakume batekin, bere bikotekidearekin. Eztabaidatzeaz gain, gizonak emakumea jo zuen, eta udaltzainak abisua eman zion Ertzaintzari horregatik. Ertzaintzak indarkeria matxistaren delitu batengatik atxilotu zuen gizona, eta aurreikusten dute laster pasatzea epailearen aurretik.