San Bartolome kalean ibilgailuen zirkulazioa etengo dute, Kontxa inguruko lanak direla eta
Kontxa inguruan egiten ari diren obrak. (Argazkia: Donostiako Udala) Kontxa inguruko obrek eremu horretako zirkulazioan aldaketa berriak eragingo dituzte, obra-lanak uztaileko lehen egunetan amaitu ahal izateko. Horrela, gaurtik ekainaren 10era, ibilgailuen zirkulazioaren noranzkoa aldatuko da kale hauetan: Zubietan kalean, Urbieta eta Marina artean; San Bartolome kalean; eta San Martin kaleraino iristen den Triunfo kalean. Aldaketa horiek egiteko Zubieta eta Manterola kaleak itxi egingo dira. Udalak jakinarazi duenez, aldaketa horiek guztiak “pixkanaka” egingo dira, eta obraren lan erritmoaren arabera, datak aldatu daitezke.
Epe horretan, inguru horietara baimendutako ibilgailuak, bertan garajea dutenak, eta inguruko saltokietan lan egiten dutenak bakarrik sartu ahal izango dira. Horrez gain, udalak bertako bizilagunei eskatu die inguru horretan ez aparkatzeko, ekainaren 3tik aurrera.
Obren eragina
Bihar arte San Bartolome kalea itxi egingo da, Marina eta Triunfo kaleen arteko errepide zatian. Marina kaletik baimendutako ibilgailuak bakarrik sartu ahal izango dira. Triunfo kalea itxita egongo da, San Bartolome eta San Martin tartean, eta Triunfo kaletik baimendutako ibilgailuak bakarrik atera ahal izango dira.
Bihartik asteazkenera, San Bartolome kalea itxi egingo da, San Martin eta Marina kaleen arteko errepide zatian. Marina kaletik baimendutako ibilgailuak bakarrik sartu ahal izango dira. Lertsundi kalea itxi egingo da, San Bartolome eta San Martin artean. Lertsundi kaletik baimendutako ibilgailuak bakarrik atera ahal izango dira.
Asteazkenetik aurrera, aldaketa horien guztien ondorioz, San Bartolome kalearen noranzkoa aldatuta egongo da, bai eta San Bartolometik San Martinerainoko doazen Triunfo eta Lertsundi kaleetakoak ere. Marina eta inguruko beste kaleen noranzkoak, ordea, ez dira fase honetan aldatuko.


