Nicole Cardaño Hillary joko antolatzailea fitxatu du Ibaeta Basketek
Donostiako Ibaeta Basket saskibaloi taldeak datorren denboraldirako bigarren fitxaketa egin du: Nicole Cardaño Hillary joko antolatzaile espainiarra. 23 urte ditu eta orain arteko kirol ibilbidea AEBetan egin du. George Mason unibertsitatean hasi zen jokatzen, eta duela bi denboraldi Indiana taldera joan zen. Maila onean aritu da han. Jokalari honek taldeari egin ahal dion ekarpenarekin itxaropentsu daude klubean.