Andreia Jacinto portugaldarrak Reala indartuko du
Realak Andreia Jacinto jokalari portugaldarra fitxatu du 2024-2025 denboraldi bukaera bitarte. 2016tik Portugalgo Sporting CP taldearekin aritu da, eta hilaren 30ean bukatuko zaio kontratua.
Jacintok 20 urte ditu, erdilaria da eta 17 urterekin egin zuen debuta Portugalgo selekzioarekin. Bukatu berri den denboraldian, Portugalgo Kopa eta Superkopa irabazi du bere taldearekin. Gainera, Cascaiseko jokalariak ligako jokalari esanguratsuenaren saria eskuratu du.
Gipuzkoako Poliklinikan azterketa medikua egin ondoren, Anoetan izan da Jacinto Alex Uranga eta Maite Azkoaga kontseilariekin. “Pozik eta denboraldia hasteko gogoz” agertu da. “Klub handi bat da, afizio oso on batekin eta oso pozik nago. Nire baldintzekin eta taldearen ezaugarri bikainekin denboraldi oso on bat egingo dugula uste dut”.