Groseko pintxo potean eraso sexista bat izan dela salatu dute
Groseko Asanblada Feministak eman du eraso sexistaren berri: duela bi aste gertatu zen, auzoko pintxo potean. Jai giroan gertatzen diren erasoak gizartearen isla direla adierazi du asanbladak, eta eraso hauei aurre egiteko autodefentsa dela giltzarria. Erasoa salatzeko elkarretaratzea egingo dute ostegunean, hilaren 9an, 19:00etan, Zabaleta kalea eta Bermingham kalearen bidegurutzean.
Joan den maiatzean ere beste elkarretaratze bat egin zuen asanblada feministak, gauez gertatutako eraso bat salatzeko.