Hiriko musikariak laguntzen entsegu lokaletik hasita
Musikagela entsegu lokalen egitasmoak 18 urte bete dituela aitzakia hartuta elkartu gara elkarteko Eugenio Rubio Ubedarekin (Madril, 1976) eta Andoni Etxebeste Arriandiagarekin (Amara, 1973).
Musikagela Donostia Kulturaren programa bat da, Buenawista Prolleckziom’s elkarteak kudeatzen duena. Andoni Etxebeste musikaria sorreratik egon da proiektuan: “Kointzidentzia polit” bat izan zen sorrera. “1990eko hamarkadaren amaieran, Buenavistako etxe okupatuan geunden gu, eta udalarekin harreman onak genituen”. Plan Orokorraren ondorioz, espazioa arriskuan zela eta, elkarte gisa formalizatu zuen bere burua, eta hor sortu zen Buenawista Prolleckziom’s. Garaiko alkate Odon Elorzak “konpromisoa hartu” zuen bertan zeuden eragileak beste nonbait kokatzeko: “Inor ez zen kanpoan geratuko”.
Galera handia litzateke proiektua galtzea, “hiria herren geratuko litzateke”. Ehunka lagun pasa dira bertatik, eta datu basean gordeta duten arren, “ezinezkoa” zaie kontua eramatea: “Oraintxe bertan 53 proiektu daude, bataz beste, hilean. Hemezortzi urtean pentsa zenbat egon diren!”.
Bihar kaleratuko du IRUTXULOKO HITZA-k erreportajea osorik paperean eta digitalean.