Lorez betetako balkoien lehiaketa antolatu du Zaharrean elkarteak
Parte Zaharreko bizilagunentzako egitasmo bat prestatu du Zaharrean merkatarien elkarteak: Lorez betetako balkoien lehiaketa. Helburua da auzotarrek haien balkoiak eta terrazak lorez apaintzea, Parte Zaharreko estetika hobetzen laguntzeko.
Dekoraziorik onenentzako hiru sari zehaztu dituzte: bi lagunentzako gosaria Plaza Lasala hoteleko terrazan, Gandarias jatetxean bazkaltzeko edo afaltzeko 100 euroko txartela, eta Zaharrean elkarteko establezimenduren batean erosketak egiteko 50 euroko txartela. Espazio bakoitzean aurkeztutako multzoaren orijinaltasuna eta harmonia baloratuko ditu epaimahaiak. Hilaren 25ean egingo dute bisita epaimahaikideek.
Hilaren 19ra bitarte eman daiteke izena, eta horretarako bi modu daude: mezu bat idatzita zaharrean@fmg.es posta elektronikora edo 943 42 42 30 telefonora deituta. Marima de Sosa da koordinatzailea. Zaharrean elkartearen webgunean eta sare sozialetan argitaratuko dituzte emaitzak, eta pertsonalki jakinaraziko diete irabazleei.