Donostia Arraun Lagunakek eta Donostiarrak traineru denboraldiari hasiera ofiziala emango diote
Igandean, hilaren 12an, abiatuko da ofizialki traineruen denboraldia Gipuzkoako eta Bizkaiko txapelketekin. Hondarribiko estropadan izango dira Donostia Arraun Lagunak eta Donostiarraren bi ontziak. 11:00etan hasiko da txapelketa, beteranoen arteko lehiarekin.
Ondoren ariko dira emakumezkoak, hiru txandatan banatuta. Aurrenekoan Hernani eta Zarautz lehiatuko dira, bigarrenean Hibaika, Hondarribia eta Zumaia, eta hirugarrenean Donostia Arraun Lagunak, Donostiarra, Orio eta Tolosaldea. Gizonezkoetan, berriz, azken txandan ariko da Donostiarra, Getaria, Hondarribia eta Oriorekin batera. Lehen txandan, berriz, Hibaika, Ilunbe, Lapurdi eta Mutriku ariko dira, eta bigarrenean San Juan, San Pedro, Zarautz eta Zumaia.