Groseko erasoaren aurrean autodefentsa aldarrikatu du mugimendu feministak
Duela aste batzuk auzoan gertatutako erasoa salatu du Groseko Asanblada Feministak (GAF). Pintxo potean izan zen erasoa, eta horregatik elkarretaratzea Zabaleta kalean egin zuten atzo, han biltzen baitira ostegunero hainbat herritar.
Salatu dutenez, bi lagun poteatzen ari zirela mutil batek eraso egin zien, “berarekin joateari uko egin ziotelako”. Ezetzaren aurrean, mutilak eraso egin zien ahoz, zein fisikoki. GAF kezkatuta azaldu zen jai giroan izaten diren erasoengatik, izan ere, “jai giroan egunerokotasuneko errealitatea birsortzen da, baita gizartearen balioak eta botere harremanak ere”. Autodefentsa feministara batzeko deia egin dute, eta eraso guztiei aurre egingo dietela ziurtatu dute.