Haurrek eskolara "modu seguruan" joateko eskubidea aldarrikatu dute Zuhaiztin
Ostiral goizean, Zuhaizti Ategorrieta eraikineko haur eta gurasoek ‘Oinbusa’ egin dute, Eskola Bidea kanpainaren baitan, eskoletarako mugikortasuna bide seguruetatik egin dadila aldarrikatzeko. Zuhaiztiko guraso elkarteak, Donostiako Udalak eta Zuhaiztiko irakasleek antolatu dute egitasmoa.
200 metroko ibilbide eskasean, aparkaleku pribatuetara sartzen ari ziren bi auto gurutzatu dituzte, bidegorri bat eta bi zebrabide. Gurasoek azaldu dutenez,
Eskola Bidea haurren joan etorriak hobetzeaz arduratzen den Donostiako Udalaren kanpaina bat da, hiriak ahalik eta seguruenak izan daitezen.